Protected by Copyscape Web Plagiarism Finder

2010-10-07

CHILDREN SEE, CHILDREN DO

Hona hemen telebistan agertutako drogen aurkako iragarkia:

ZER DIRA DROGAK?


Gaur egungo gizartean nahiko "ohikoa" bilakatu da drogak kontsumitzea, hori dela eta, nire blogg-a honi buruz joango da.
Ez dago drogarik gabeko gizarterik. Jendea, eta baita gazteak ere, arrazoi ezberdinengatik hasten dira drogak kontsumitzen. Faktore desberdinek eraginda has daiteke persona bat kontsumitzen, eta horretan zerikusia dute bai pertsonaren historiak, bai familiak eta baita gizarte inguruneak ere.
Kontsumitzen den drogaren arabera, ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira. Horretan eragina dute besteak-beste, kontsumitzailearen ahultasunak, kontsumitu den substantziaren edo substantzien kopuruak, maiztasunak eta kontsumoaren inguruak.

Hona hemen taula bat  gehien kontsumitzen diren drogekin eta zein adinarekin hasten da droga hauek kontsumitzen. Esan dezakegu alkohola dela gehien kontsumitzen den droga gazteen artean eta oso goiz hasten direla erretzen  gazteak.
DROGAK ADINA
Alkohola 10 urte
Tabakoa 12 urte
Marihuana 13 urte
Kokaina 15 urte