Gaur Euskal Herrian oso zabalduta dagoen droga legal bati hitz egingo dugu, alkohola, bere kontsumoa ohikoa dela esan daiteke. Azken urteetan kontsumoa zerbait jaitsi den arren, Euskal Herrian alkohol asko edaten da eta Europako lehen postuetan dago kontsumoari dagokionez. Gazteak, gainera, gero eta lehenago hasten dira alkohola edaten eta mozkortzen.
Edari alkoholikoak ez dira digeritzen. Alkoholak hodi digestibotik odol hodiettara igarotzen da, eta denbora gutxitan gorputz osora pasatzen da. Denborarekin soilik desagertzen da alkohola gorputzetik. Unitate bat desagertzeko ordu bat behar da. Beraz, zenbat eta alkohol gehiago edan, orduan eta denbora gehiago behar da hori desagertzeko. Hasieran, alkoholak lasaitasuna eta desinhibitzea eragiten du. Ondoren, ordea, egoera hori igaro egiten da eta ondorio larriak sor ditzake. Zenbait kaustan erabat debekatuta dago alkohola edatera:
- Haurtzaroan eta nerabezaroan.
- Haurdunaldian.
- Motordun ibilgailu bat gidatzerakoan, edo bestelako makinariak erabiltzen direnean.
- Erne egotea eskatzen duten arduretan.
- Sendagaiak hartzen direnean.
Pertsona guztiek ez dute modu berean erantzuten alkoholaren aurrean. Bakoitzaren gorputzak eta egoera fisikoak eta psikikoak eragin zuzena dute horretan. Dosi bakarrak, nahiz eta txikia izan, berehalako ondorio negatiboak ekartzen ditu. Alkoholaren ondorioak ondorengoak dira:
- Garapen psikikoan eragina du.
- Errendimendu fisiko eta intelektuala gutxitzen du.
- Arrisku sozialeko egoerak sor ditzake. Hau da, auto eta lan istripuak eragiten ditu, bortxazko egoerak sortzen ditu eta erasoak sufri daitezke.
- Etorkizunean gaixotasunak izateko arriskua dago.