Protected by Copyscape Web Plagiarism Finder

2010-12-08

KONTSUMO MOTAK

Egun on! Hona hemen www.gazteaukera.net orrialditik drogen kontsumoaren inguruan ateratako zenbait informazioa, espero dut zuen gustokoa izatea.

Drogen kontsumoaren ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira substantzien eta haien erabileraren arabera. Kontsumitzailearen ahultasunak, substantziaren ezaugarriek, inguruak edota kontsumoaren kantitate eta maiztasuna ezberdinak izan ohi dira eta eragin ezberdina dute pertsonengan.



Erabilera: Noizbehinkako kontsumoa da, neurrizkoa kasu gehienetan eta posible da urrunago ez iristea. Egoera hau sarriago gertatzen da gazteen artean, jakin-minez, denbora-pasa moduan edo ingurukoak imitatzearren probatzen baitituzte. Litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan eta inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea, nahiz eta aldian aldian intoxikazio larriak gertatzen diren.
Alkohola izan ohi da modu honetara kontsumitzen den substantzia ohikoena. Tabakoa eta kanabisaren erabilera ere gero eta zabalduago dago.

Abusua edo erabilera problematikoa: Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonarengan edo bere ingurunean kalte fisiko, psikiko eta sozialak sortzen baititu. Kontsumo mota hau ez da aldi bakarrean hartzen den substantziaren kasua ezta neurrizko kontsumoa ere. Hori baino gehiago da. Egoera hauetan gertatzen da:

* Kontsumoak arrisku erantsiak eragiten dituenean (gidatzean konzentrazioa galtzea)
* Elkarbizitzaren arauak hausten direnean (indarkeria ekintzak edo istripuak drogen eraginpean)
* Arazo pertsonal eta sozialak larriagotzen direnean (familia harremanak, ekonomikoak...)
* Zailtasunak lanbidearen eskolaren eta familiaren betebeharrei erantzuteko
* Egun batzuez droga uzteko ezintasuna

Mendetasuna: kontsumo aldi baten ondoren, drogarekiko harremanari lehentasuna ematen zaionean hasten da. Substantzia hori bilatzea eta kontsumitzea da pertsona horrentzat eguneroko zeregin garrantzitsuenetakoa. Sintomak honako hauek dira:

* Kontsumitzeko beharrari aurka egiteko ezintasuna
* Barne tentsioa areagotzen da, estutasuna dago ohiko kontsumoaren aurrean eta depresiora iritsi daiteke
* Kontsumitzen denean lasaitasuna sentitzen da
* Autokontrola galdu dela sentitzen da

Polikontsumoa: Sarritan droga bat baino gehiago kontsumitzen dira aldi berean: alkohola eta tabakoa; kanabisa, tabakoa eta alkohola; estasia eta kanabisa...Kontsumo mota honen arriskuak ez dira beti ondo ezagutzen. Sustantziak nahasten direnean, euren ondorioak ugaldu egiten dira eta arriskuak ere bai.

DROGEN PREBENTZIOA

Kaixo!gaur drogei buruzko prenbentzio txiki bat emango dizuet, espero dut baliagarria izatea. Informazioa www.hiru.com orrialdetik atera dut.

Prebentzioa aurrea hartzea da, hots, jardutea, gertatzerik nahi ez dugun zerbait gerta ez dadin, eta dagokigun honetan, drogak kontsumitzea. Baina, dagoeneko hartzen ari baldin badira, aurrea hartzeak eskatuko digu ahalegintzea arazoa larriagotu ez dadin, eta mendekotasun-egoeran egonez gero, pertsonei laguntzea hori gainditzeko tratamendua jaso dezaten eta bertatik atera daitezen.
Kontsumoa agertzea errazten duten baldintzak atzematea edo horietan esku hartzea izango litzateke aurrea hartzea, eta halaber, kontsumitzen hasteko aukerak urritzen dituzten faktoreak  aztertu eta indartzea.
Aurki ditzakegun arrisku faktoreak, honako hauk dira:



Alde horretatik, estrategia desberdinak jarrai daitezke:
  • Pertsonei drogei buruzko informazio egokia eskaintzea.
  • Trebakuntza eman jendeari, arrisku-egoerei aurre egiteko gaitasuna izan dezan.
  • Drogen kontsumoarekiko alternatiba positiboak eskaintzea, horien eskaera urritzeko xedez.
  • Pertsonaren ingurua aldatu, kontsumitzeko arriskua gutxitzearren.
Estrategia hauen plangintza ondokoei zuzenduko zaie: biztanleriari orokorrean, arrisku egoeran dauden pertsonei, edo dagoeneko drogekin harremanetan hasi direnei. Horregatik, esku hartzerakoan, ekimen guztiek kontuan hartu beharko dituzte pertsona edo kolektibo bakoitzaren ezaugarriak.