Oraingo honetan kannabisari buruzko azalpentxo bat ipiniko dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea, nahiko interesgarria baita.
Kannabisa
Kannabisa gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasun itxurarekin bizi dute droga hori. Ez da ahaztu behar, ordea, kannabisak ondorio larriak izan ditzakela gure osasunean. Horregatik, beharrezkoa da droga mota horren inguruko informazioa izatea.
Haxixa: subtantzia hau lortzeko, kannabis landarearen hostoak arraspatzen dira, eta ondoren landare lehorretik ateratzen den hautsarekin nahasten da. Xafla moduan heltzen dira kontsumitzailearengana, eta tabakoarekin batera nahastuta erretzen da. Kasu askotan, beste substantzia batzuk ere nahasten zaizkio haxixari.
Marihuna: substantzia hau landarearen hosto, zurtoin eta lore lehorretatik lortzen da. Tabakoarekin nahastuta erretzen da, zigarro moduan.
Olioa: printzio aktiboen kontzentrazio handiena duen substantzia da. Gaur egun, bere erabilera murritza da, eta pipan erretzen da.Substantzia horien ondorioak aldakorrak dira. Horretan eragina du bai pertsonaren egoera fisiko eta psikikoak eta baita hartzen den droga kopuruak ere. Hala ere, kasu gehienetan plazerra eta lasaitasuna eragiten ditu. Beste eragin batzuk ere baditu kannabisak. Ondorengoak dira:
- Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak).
- Listu jarioa gutxitzen da (aho lehorra).
- Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak).
- Nazka sentsazioa sor dezake.
- Kontzentrazio zailtasuna.
- Mendetasun psikikoa.
- Arrisku soziala dakarten egoerak sor ditzake.
- Zenbait pertsonengan, aluzinazio, pertsonalitate arazoak... eragin ditzake.