Protected by Copyscape Web Plagiarism Finder

2010-12-02

SINTESI DROGAK

Gaur sintesi drogen azalpena emango dizuet, bere efektuak, nola saltzen diren, nola prestatzen diren...

Sintesi drogak droga berriak direla esan beharra dago. XX. mendearen azken hamarkadatik aurrera kontsumitzen dira droga horiek, eta beraien sorrera jaiarekin eta giro berezi batekin lotuta dago. Sintesi drogak batez ere techno musikaren mugimenduarekin eta rave izenekoarekin erlazionatuta daude.

Droga mota hau kimikoki prestatzen da. Legez kanpoko eta ezkutuko laborategietan substantzia ezberdinak nahastuz lortzen dira pilulak edota beste elementu batzuk. Kasu gehienetan substantzia zalantzagarriak nahasten dira droga hori sortzeko eta ez da jakiten kontsumitu behar den horrek zehazki zer duen. Horren eraginez, ondorioak askoz ere larriagoak dira eta arriskuak handitu egiten dira.

Kasu gehienetan, sintesi drogak pilula itxurarekin saltzen dira. Koloretako pilulak eta konprimituak dira, eta forma ugari dituzte. Gainera, marrazki bat izaten dute.
Modu honetako drogak hartu ondoren, estutasun apur bat izaten da. Izan ere, presio arteriala handitu egiten da, erritmo kardiakoa bizkortu eta masailezurreko muskulua uzkurtu egiten da. Era berean, azala hezetu egiten da eta ahoa lehortu. Ondoren, euforia eta ongizate eta plazer sentipena izaten du kontsumitzaileak. Sentsazio horiek igaro ondoren, ordea, estutasuna eta egoera depresiboa sor daitezke. Sintesi drogen ondorio nagusiak ondorengoak dira:
  • Deshidratazioa sortzen du. Egoera hau areagotu egiten da gaizki aireztatutako lekuetan eta ariketa fisiko gehiegi egiten bada.
  • Ahultasuna eragiten du eta aldartze ezegonkorra sortu.
  • Gaitz psikiko larri eta iraunkorrak eragiten ditu.
  • Beste substantzia batzuekin nahastuta, droga horren arriskuak handitu egiten dira.
  • Sintesi drogak oso arriskutsuak dira erritmo kardiakoaren gorabeherak, asma, epilepsia, giltzurrunetako arazoak, diabetea, astenia eta arazo psikologikoak dituzten pertsonentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario