Egun on! Hona hemen www.gazteaukera.net orrialditik drogen kontsumoaren inguruan ateratako zenbait informazioa, espero dut zuen gustokoa izatea.
Drogen kontsumoaren ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira substantzien eta haien erabileraren arabera. Kontsumitzailearen ahultasunak, substantziaren ezaugarriek, inguruak edota kontsumoaren kantitate eta maiztasuna ezberdinak izan ohi dira eta eragin ezberdina dute pertsonengan.
Erabilera: Noizbehinkako kontsumoa da, neurrizkoa kasu gehienetan eta posible da urrunago ez iristea. Egoera hau sarriago gertatzen da gazteen artean, jakin-minez, denbora-pasa moduan edo ingurukoak imitatzearren probatzen baitituzte. Litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan eta inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea, nahiz eta aldian aldian intoxikazio larriak gertatzen diren.
Alkohola izan ohi da modu honetara kontsumitzen den substantzia ohikoena. Tabakoa eta kanabisaren erabilera ere gero eta zabalduago dago.
Abusua edo erabilera problematikoa: Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonarengan edo bere ingurunean kalte fisiko, psikiko eta sozialak sortzen baititu. Kontsumo mota hau ez da aldi bakarrean hartzen den substantziaren kasua ezta neurrizko kontsumoa ere. Hori baino gehiago da. Egoera hauetan gertatzen da:
* Kontsumoak arrisku erantsiak eragiten dituenean (gidatzean konzentrazioa galtzea)
* Elkarbizitzaren arauak hausten direnean (indarkeria ekintzak edo istripuak drogen eraginpean)
* Arazo pertsonal eta sozialak larriagotzen direnean (familia harremanak, ekonomikoak...)
* Zailtasunak lanbidearen eskolaren eta familiaren betebeharrei erantzuteko
* Egun batzuez droga uzteko ezintasuna
Mendetasuna: kontsumo aldi baten ondoren, drogarekiko harremanari lehentasuna ematen zaionean hasten da. Substantzia hori bilatzea eta kontsumitzea da pertsona horrentzat eguneroko zeregin garrantzitsuenetakoa. Sintomak honako hauek dira:
* Kontsumitzeko beharrari aurka egiteko ezintasuna
* Barne tentsioa areagotzen da, estutasuna dago ohiko kontsumoaren aurrean eta depresiora iritsi daiteke
* Kontsumitzen denean lasaitasuna sentitzen da
* Autokontrola galdu dela sentitzen da
Polikontsumoa: Sarritan droga bat baino gehiago kontsumitzen dira aldi berean: alkohola eta tabakoa; kanabisa, tabakoa eta alkohola; estasia eta kanabisa...Kontsumo mota honen arriskuak ez dira beti ondo ezagutzen. Sustantziak nahasten direnean, euren ondorioak ugaldu egiten dira eta arriskuak ere bai.
2010-12-08
DROGEN PREBENTZIOA
Kaixo!gaur drogei buruzko prenbentzio txiki bat emango dizuet, espero dut baliagarria izatea. Informazioa www.hiru.com orrialdetik atera dut.
Prebentzioa aurrea hartzea da, hots, jardutea, gertatzerik nahi ez dugun zerbait gerta ez dadin, eta dagokigun honetan, drogak kontsumitzea. Baina, dagoeneko hartzen ari baldin badira, aurrea hartzeak eskatuko digu ahalegintzea arazoa larriagotu ez dadin, eta mendekotasun-egoeran egonez gero, pertsonei laguntzea hori gainditzeko tratamendua jaso dezaten eta bertatik atera daitezen.
Kontsumoa agertzea errazten duten baldintzak atzematea edo horietan esku hartzea izango litzateke aurrea hartzea, eta halaber, kontsumitzen hasteko aukerak urritzen dituzten faktoreak aztertu eta indartzea.
Aurki ditzakegun arrisku faktoreak, honako hauk dira:
Alde horretatik, estrategia desberdinak jarrai daitezke:
Kontsumoa agertzea errazten duten baldintzak atzematea edo horietan esku hartzea izango litzateke aurrea hartzea, eta halaber, kontsumitzen hasteko aukerak urritzen dituzten faktoreak aztertu eta indartzea.
Aurki ditzakegun arrisku faktoreak, honako hauk dira:
Alde horretatik, estrategia desberdinak jarrai daitezke:
- Pertsonei drogei buruzko informazio egokia eskaintzea.
- Trebakuntza eman jendeari, arrisku-egoerei aurre egiteko gaitasuna izan dezan.
- Drogen kontsumoarekiko alternatiba positiboak eskaintzea, horien eskaera urritzeko xedez.
- Pertsonaren ingurua aldatu, kontsumitzeko arriskua gutxitzearren.
2010-12-07
GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIO GIZARTEAN
Hona hemen, "Gizarte hezitzailea informazio gizartean" nik egindako textuaren laburpen eta hausnarketa bat, espero dut zuen gustokoa izatea, nahiko interesgarria baita.
Gizarte hezitzailea infoRmazio gizartean
Informazio eta komunikazioaren teknologiak sortzen diren giza kontextuaren, politikoaren eta ekonomikoaren ereduaren fruitua dira. Eredu hau merkatuaren ekonomiaren papelean oinarrituta dago, zeinak bere forma eta aukerak baldintzatzen dituen, errentagarritasun handiena lortzeko asmoz.
Informazio eta komunikazioaren teknologiak (TIC) giza mendebaldean duten bizi erarentzat oso baliagarriak diren tresnak dira.TIC-ak eratzen diren gizartearen beharrei erantzun baitituzte. Ezagutza eziinbestekoak baitira, zeinen ikaskuntza, bere inplementazioan argitzen duen giza aldaketak ulertzen saiatzen diren.
Praktikan, TIC-en erabilera eta ezagutza, gure bazterketa saihesten duen lekua garatzeko ezinbestekoa da. Gaur egungo hezkuntz eredua, zalantzan jartzen dute eta gizartearen informazioa eskatzen dituen ikasteko era berriak erakusten dizkigute.
Erronka berri hauek parte-hartze giza hezigarriaren eremuak barneratu behar dituzte, hain zuzen, gizarte hezitzailaren lanari dagokionak.
TIC-ak sortzen dituen desberdintasunak, giza inbertsioean beharra azpimarratzen dute, zeinen saiheste eta arintze marginazioaren eta giza desabantailaren aukerak agerian uzten dituen. Hau ez gertatzeko heziketa programak sartu beharko litzateke.
Informazioaren gizartean gizarte hezitzaileak TIC-ak sortzen dituzten arriskuei aurre egin behar diete eta hezkuntzaren sarrera, partehartzea eta komunikazioa hobetu, lan kooperatiboa sustatu, identitate kultura nagusitzen…
2010-12-02
ALKOHOLA
Gaur Euskal Herrian oso zabalduta dagoen droga legal bati hitz egingo dugu, alkohola, bere kontsumoa ohikoa dela esan daiteke. Azken urteetan kontsumoa zerbait jaitsi den arren, Euskal Herrian alkohol asko edaten da eta Europako lehen postuetan dago kontsumoari dagokionez. Gazteak, gainera, gero eta lehenago hasten dira alkohola edaten eta mozkortzen.
Edari alkoholikoak ez dira digeritzen. Alkoholak hodi digestibotik odol hodiettara igarotzen da, eta denbora gutxitan gorputz osora pasatzen da. Denborarekin soilik desagertzen da alkohola gorputzetik. Unitate bat desagertzeko ordu bat behar da. Beraz, zenbat eta alkohol gehiago edan, orduan eta denbora gehiago behar da hori desagertzeko. Hasieran, alkoholak lasaitasuna eta desinhibitzea eragiten du. Ondoren, ordea, egoera hori igaro egiten da eta ondorio larriak sor ditzake. Zenbait kaustan erabat debekatuta dago alkohola edatera:
- Haurtzaroan eta nerabezaroan.
- Haurdunaldian.
- Motordun ibilgailu bat gidatzerakoan, edo bestelako makinariak erabiltzen direnean.
- Erne egotea eskatzen duten arduretan.
- Sendagaiak hartzen direnean.
Pertsona guztiek ez dute modu berean erantzuten alkoholaren aurrean. Bakoitzaren gorputzak eta egoera fisikoak eta psikikoak eragin zuzena dute horretan. Dosi bakarrak, nahiz eta txikia izan, berehalako ondorio negatiboak ekartzen ditu. Alkoholaren ondorioak ondorengoak dira:
- Garapen psikikoan eragina du.
- Errendimendu fisiko eta intelektuala gutxitzen du.
- Arrisku sozialeko egoerak sor ditzake. Hau da, auto eta lan istripuak eragiten ditu, bortxazko egoerak sortzen ditu eta erasoak sufri daitezke.
- Etorkizunean gaixotasunak izateko arriskua dago.
HEROINA
Heroina morfinatik lortzen den opiazeo indartsua da. Opiazeoak substantzia naturalak dira, eta opio-belarretik lortzen dira. Heroina hauts bezala aurkezten da, eta zainetik kontsumitzen da. Droga disolbatu eta berotu egiten da, eta xiringa erabiliz barneratzen da. Hala ere, HIESa agertu zenetik, kontsumitzeko modu hori asko jaitsi da. Izan ere, xiringak partekatu egiten dira, eta gaixotasuna kutsatzeko arrisku handia dago. Horrez gain, heroina esnifatu eta erre ere egiten da.
Droga hau gaizki ikusita dago gizartean. Kasu gehienetan HIESarekin lotzen da, eta kontsumitzen dutenak baztertuta egoten dira. Azken urteetan, erakundeek hainbat kanpaina egin dituzte heroina kontsumitzaileek xiringak partekatu ez ditzaten. Modu horretan, HIESaren kutsadura gutxitzea lortu nahi da.
Heroinak antidepresibo moduan jokatzen du, eta, horren ondorioz, kontsumitu eta berehala euforia eta estasi sentipena sorrarazten ditu. Ondoren, ordea, sentipen hori igaro egiten da, eta logura, zorabioak eta erritmo kardiakoa jaistea eragiten du. Gaindosia gertatzen bada, arnas gutxiegitasuna eragin dezake, eta, horren ondorioz kordea galtzen da. Kasu batzuetan, heriotza ere eragiten du. Droga honek berehala sorrarazten du mendetasuna, eta kontsumitzaileen beharrak ugaldu egiten dira. Heroinaren ondorio nagusiak ondorengoak dira:
- Erritmo kardiakoan gorabeherak.
- Anorexia eta lo egin ezina.
- Arrisku soziala.
- Kordea galtzea.
- Heriotza.
Hona hemen heroina, arriskutsuenetariko drogaren bideo bat. Gazteleras dago euskeras ez dut topatu bideorik.
SINTESI DROGAK
Gaur sintesi drogen azalpena emango dizuet, bere efektuak, nola saltzen diren, nola prestatzen diren...
Sintesi drogak droga berriak direla esan beharra dago. XX. mendearen azken hamarkadatik aurrera kontsumitzen dira droga horiek, eta beraien sorrera jaiarekin eta giro berezi batekin lotuta dago. Sintesi drogak batez ere techno musikaren mugimenduarekin eta rave izenekoarekin erlazionatuta daude.
Droga mota hau kimikoki prestatzen da. Legez kanpoko eta ezkutuko laborategietan substantzia ezberdinak nahastuz lortzen dira pilulak edota beste elementu batzuk. Kasu gehienetan substantzia zalantzagarriak nahasten dira droga hori sortzeko eta ez da jakiten kontsumitu behar den horrek zehazki zer duen. Horren eraginez, ondorioak askoz ere larriagoak dira eta arriskuak handitu egiten dira.
Kasu gehienetan, sintesi drogak pilula itxurarekin saltzen dira. Koloretako pilulak eta konprimituak dira, eta forma ugari dituzte. Gainera, marrazki bat izaten dute.
Modu honetako drogak hartu ondoren, estutasun apur bat izaten da. Izan ere, presio arteriala handitu egiten da, erritmo kardiakoa bizkortu eta masailezurreko muskulua uzkurtu egiten da. Era berean, azala hezetu egiten da eta ahoa lehortu. Ondoren, euforia eta ongizate eta plazer sentipena izaten du kontsumitzaileak. Sentsazio horiek igaro ondoren, ordea, estutasuna eta egoera depresiboa sor daitezke. Sintesi drogen ondorio nagusiak ondorengoak dira:
- Deshidratazioa sortzen du. Egoera hau areagotu egiten da gaizki aireztatutako lekuetan eta ariketa fisiko gehiegi egiten bada.
- Ahultasuna eragiten du eta aldartze ezegonkorra sortu.
- Gaitz psikiko larri eta iraunkorrak eragiten ditu.
- Beste substantzia batzuekin nahastuta, droga horren arriskuak handitu egiten dira.
- Sintesi drogak oso arriskutsuak dira erritmo kardiakoaren gorabeherak, asma, epilepsia, giltzurrunetako arazoak, diabetea, astenia eta arazo psikologikoak dituzten pertsonentzat.
KOKAINA
Oraingo honetan kokainaren azalpen bat emango dizuet, zeintzuk izan ahal diren bere efektuak, nolakoa den gaur egun kontsumitzen den kokaina, ...
Kokaina hauts zuri finaren itxura duen droga da. Koka izeneko landarearen hostotik ateratzen da substantzia hori, eta kontsumitzeko modu ezberdinak daude. Horien artean nagusiena eta baita ezagunena ere, kokaina arnastea da, hau da, esnifatzea. Hala ere, badira beste modu batzuk: erretzea eta berna barnetik injektatzea esaterako.
Gaur egun kontsumitzen den kokaina ez da erabat garbia edo purua. Trafikatzaileek substantzia ezberdinak nahasten dizkiote kokainari eta horrek, drogaren ondorio larriak eta arriskuak handitzen ditu. Izan ere, ezinezkoa gertatzen da kontsumitu den kokainak ze substantzia dituen jakitea.
Kokaina hartu eta berehala euforia egoera sortzen du. Era berean, ahalmen intelektuala eta fisikoa ere handitu egiten ditu. Denbora aurrera doan einean, ordea, sentsazio horiek igaro egiten dira eta egoera depresiboa eta estutasuna sortzen dira. Droga honen ondorio nagusiak ondorengoak dira.
- Erritmo kardiakoan gorabeherak.
- Jarduera psikikoa handitzen du.
- Desinhibizioa sorrarazten du
- Gaitz psikikoak eragin ditzake.
- Gaitz psikikoak eragin ditzake.
2010-11-24
KANNABISA
Oraingo honetan kannabisari buruzko azalpentxo bat ipiniko dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea, nahiko interesgarria baita.
Kannabisa
Kannabisa gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasun itxurarekin bizi dute droga hori. Ez da ahaztu behar, ordea, kannabisak ondorio larriak izan ditzakela gure osasunean. Horregatik, beharrezkoa da droga mota horren inguruko informazioa izatea.
Haxixa: subtantzia hau lortzeko, kannabis landarearen hostoak arraspatzen dira, eta ondoren landare lehorretik ateratzen den hautsarekin nahasten da. Xafla moduan heltzen dira kontsumitzailearengana, eta tabakoarekin batera nahastuta erretzen da. Kasu askotan, beste substantzia batzuk ere nahasten zaizkio haxixari.
Marihuna: substantzia hau landarearen hosto, zurtoin eta lore lehorretatik lortzen da. Tabakoarekin nahastuta erretzen da, zigarro moduan.
Olioa: printzio aktiboen kontzentrazio handiena duen substantzia da. Gaur egun, bere erabilera murritza da, eta pipan erretzen da.Substantzia horien ondorioak aldakorrak dira. Horretan eragina du bai pertsonaren egoera fisiko eta psikikoak eta baita hartzen den droga kopuruak ere. Hala ere, kasu gehienetan plazerra eta lasaitasuna eragiten ditu. Beste eragin batzuk ere baditu kannabisak. Ondorengoak dira:
- Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak).
- Listu jarioa gutxitzen da (aho lehorra).
- Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak).
- Nazka sentsazioa sor dezake.
- Kontzentrazio zailtasuna.
- Mendetasun psikikoa.
- Arrisku soziala dakarten egoerak sor ditzake.
- Zenbait pertsonengan, aluzinazio, pertsonalitate arazoak... eragin ditzake.
2010-10-07
ZER DIRA DROGAK?
Gaur egungo gizartean nahiko "ohikoa" bilakatu da drogak kontsumitzea, hori dela eta, nire blogg-a honi buruz joango da.
Ez dago drogarik gabeko gizarterik. Jendea, eta baita gazteak ere, arrazoi ezberdinengatik hasten dira drogak kontsumitzen. Faktore desberdinek eraginda has daiteke persona bat kontsumitzen, eta horretan zerikusia dute bai pertsonaren historiak, bai familiak eta baita gizarte inguruneak ere.
Kontsumitzen den drogaren arabera, ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira. Horretan eragina dute besteak-beste, kontsumitzailearen ahultasunak, kontsumitu den substantziaren edo substantzien kopuruak, maiztasunak eta kontsumoaren inguruak.
Hona hemen taula bat gehien kontsumitzen diren drogekin eta zein adinarekin hasten da droga hauek kontsumitzen. Esan dezakegu alkohola dela gehien kontsumitzen den droga gazteen artean eta oso goiz hasten direla erretzen gazteak.
DROGAK | ADINA |
Alkohola | 10 urte |
Tabakoa | 12 urte |
Marihuana | 13 urte |
Kokaina | 15 urte |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)